XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IPABek salatu zuen UPV-ko agintarien ixiltasuna Josu Arkauz UPV-ko ikaslea, estatu espainolari entregatuaNahiz eta askok Josu Arkauzen entrega ez gauzatzea eskatu, azkenean estatu frantsesak UPV-ko soziologia ikaslea
Urtarrilaren 10ean, UPV-ko Leioako kanpuseko
Josu Arkauz entregatu eta torturatuko zutenaren beldur zen, orain arte Espainiara entregatu dituzten beste kideei gertatu zaien bezala.
Hau zela eta, iragan abenduaren 10ean gose greba bati eman zion hasiera.
Josu Arkauzek pairatzen zuen egoera Euskal Herriko eta kanpoko talde ezberdinetatik izan zen salatua.
Tartean, Amnesty International erakundeak ere, bere kezka agertu zuen Estatu Espainiarrean torturatzen den momentutik Josu Arkauz berak ere jasan lezakeen tratua zela eta.
Bestalde, orain dela hilabete bat UPV-ko hainbat irakaslek Frantziar Justizia eta Barne Ministroari gutun bat bidali zieten Josu Arkauzek bere kondena amaitu ondoren Estatu Frantsezan bizitzen jarraitzeko duen eskubidea aldarrikatuz.
Izan ere, ikasle honek Frantziar legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen zituen aipatu hilaren 13an askatu eta Baionan bere emaztea den Odile Hiriarte eta bere bi semeekin bizitzen jarraitzeko.